Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Helburuetatik gertuago

Gaurkoan emaitzak ez du gure nesken lana modurik egokienean adierazten

Askatuak taldearen aurka 17 puntuko diferentziaz galdu zuten, azken emaitza 23-40 izanik. Partiduaren hasiera benetan parekatuta egon zen, talde biek antzeko saskiratzeak lortu zituzten, denbora aurrera joan ahala klubeko txikiek beharrezko zen jarrera erakutsi eta 12-2 laurden bikaina lortu zuten, atsedenaldira irabazten joatea lortuz.

Atsedenetik bueltan ordea intentsitatea jaitsi eta hauxe bera baliatu zuten aurkariek markagailua estutuz aurretik jartzeko hirugarren laurdenaren amaieran. Azken laurdenean berriz nekea edo jarrera falta zela eta aurkariak partidua irabaztea lortu zuen. Baina honek alde positiboa ere badu, denboraldiko markagailurik altuena lortu genuen aurrekoan eta orokorrean oso lan ona egin zuten gure neskek, beraz lanaren fruituak jasotzen hasi gara jada! Aurretik lana edukita ere bide onetik goazelakoan gaude, ea hurrengoa irabaztea lortzen dugun.

1,2,3… TAKE!

menu
menu