Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AZKENEAN BAI!!

TAKE Usabal 65- Hernani KE txiki 60.

Take Usabaleko juniorrek larunbatean zeukaten partidua Tolosan 12:00tan. Aurkaria: Hernani KE txiki.
Betidanik Hernaniko gazteek asko borrkatzen dute eta intentsitate handiko partidua espero zuten TAKEko mutilek eta noski hala gertuta zen.
Partiduaren hasieratik ikusten zen hori gertatuko zela. Hernaniko gazteek eta tolosakoek kanasta asko sartu zituzten lehen zatian eta errenta haundirik ezin zuten lortu gure mutilek. Atsedenaldian 2 puntuko errenta zuen TAKE Usabal taldeak.
Gure mutilek ordea tope jarraitu zuten eta baloia ondo mugitzeari eta tiro aukerak aprobetxatzeari esker 10 gora jarri ziren. Hernaniko gazteek espero zen bezala borrokatzen jarraitu zuten baina ez zuten lortu errenta hori errekuperatzea eta azkenean Tolosako gazteek 5 puntuko errentarekin bukatu zuten partidua.
Gure gazteentzat zailak izan dira aste hauek, ezin zuten lortu garaipenik baina azkenean lana eginez, esfortzuarekin, konfidantzarekin eta gogoekin lortu zuten partidua irabaztea. Orain arteko emaitzek ez dituzte beraien animoak kendu eta entrenatzaileek badakite aurretik lan haundia duten arren, lortuko dutela beraien helburuak lortzea.
Hemendik entrenatzaileen mezua argia da: segi ilusio horrekin gazteak!!!

menu
menu