Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PORROTA, BAINA AURPEGIA EMANDA

33-56 galdu zuten Errendimenduko Kadete neskek, fisikoki askoz indartsuagoa den Errenteriako Oiarso taldearen aurka

Ez zen partidu erraza larunbatean TAKE Aralar Kirolak kadeteak jolastu beharrekoa. Hainbat bajekin iritsi ziren partidura, baina entrenamenduetako lana erakusteko asmoz kantxaratu ziren.

Oiarso taldea fisikoki tolosarrak baino gehiago da, jokalari altu asko baitituzte, eta partidu hasieran hori eta etxekoen urduritasuna aprobetxatu zuten kanpokoek, hasieratik markagailuan alde egiteko. Gure jokalariek ez zuten lortzen saskirako bidea irekitzea eta defentsan saiatu eta gauza asko ongi egin zituzten arren, aurkarien altuera eta indarraren aurka ezer gutxi egin ahal izan zuten. Lehen laurdena 4-19 amaitu zen.

Lehen atsedenaren ostean, ideia argiagoekin eta lanean jarraitzeko prest kantxaratu ziren, ordea. Aurkari altuak gogor defenditu zituzten, bata besteari lagunduz, eta errebotea oso ondo itxi zuten (nabarmentzekoa da erasoko errebote oso gutxi lortu zituztela Errenteriakoek). Eta erasoan pazientziaz baloia mugituz saskiratze gehiago iritsi ziren. Markagailuak aurka segitzen zuen arren, atsedenaldian sentsazioak askoz hobeak ziren (15-37).

Lehen 20 minutuetako lana oso ona izan zen, eta horrela jarraitu behar zela argi zuten denek. 5 minutuko bajoi txiki bat izan zen, baina ondoren defentsako tentsioa itzuli zen eta eskatu zitzaien bezala borrokatzen jarraitu zuten. Azken 15 minutuetan neskek duten maila erakutsi zuten: jokaldi eta saskiratze politak burutu zituzten baloi zirkulazio bikainari esker, baloiak lapurtu eta kontraerasoak amaitu, … Aipatzekoa aurrean zuten aurkari zailaren aurka azken laurdena irabazi izana (12-6), markagailuan hasieratik atzetik joan arren. Ez zen kasualitatea izan.

Partidu honetan azpimarragarriena erakutsitako jarrera, intentsitatea eta borrokatzeko grina izan ziren. Eta oso albiste ona jokalari batzuk emandako aurrerapausoa, bai erasoan bai defentsan! Horrelakoetan emaitza gutxienekoa da!!

Datorren larunbatean Hondarribira joatea tokatzen da. Azkenekoa bezalako partidua jokatzen badute, garaipena lortzeko aukera asko izango dituzte!

AUPA NESKAK eta 1,2,3...TAKE!!

menu
menu