Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Erreakzioa berandu hastearen ondorioa

Internacional 41- TAKE Iurre taberna 31

Beroketatik ikusten zen partidua erritmo motelera eramango zuten partidua zela eta hasieran ikusi zen. Internacionaleko gazteek oinez jokatzen zuten baina hala ere TAKEko kadeteek lehenengo laurden txukuna egin zuten markagailuan pareko joanez.

Bigarren laurdenean etorri zen Internacionalen erreakzioa, lehenengoan saskiratze gutxi baina bigarren aukeretan izugarrizko mina egin zuten. Iurre tabernako mutilek ez zuten erreakzionatzen eta beraiek saskiratzeak eta saskiratzeak lortzen jarraitzen zuten. Atsedenaldian 18puntuko aldea zuten iada.

Hirugarren laurdenean bi taldeen saskiratzeen interkanbioa ikusi zen, beraientzako oso aproposa, 16ko aldea mantendu zutelako.

Azken laurdenean berriz, TAKEkoen erreakzio izugarria izan zen. Beraiek 5eko berdinarekin jolasten zutenez nekeak jota erritmoa igo zuten eta saskibaloi polita jokatu zuten tolosarrek. Partiduak 5 minutu gehiago izango balitu, TAKEkoentzat izango zen neurketa baina erreakzioa berandu izan zen.

Lan asko egiten jarraitu behar da, hala ere, hobekuntza nabaria da.
1,2,3 takeeeee

menu
menu