Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Jarrera falta denean saskiratzeak berdin

Bera bera saski txiki 55- TAKE Txindoki txiki 7.

Igandea, goizeko hamarrak eta Donostiako Paco Yoldi kiroldegia. Egoera ez-ohikoa gure neskentzat. Baina ez zen hori izan partiduaren emaitzaren arrazoia. Klubeko txikiengan lehenengo minututik zen ikusgai ez zeudela jokoan sartuta. Hartzailerik gabeko paseak, aukera kaxkarreko jaurtiketak eta beste hainbat hanka-sartze izan ziren garaipena kendu zigutenak. Aurkariek egindako presio eta joko azkarrak ere min asko egin zion gure taldeari, halako baldintzetan jolastera ohitu gabe egotean zer egin etzekitela geratu baitziren. Dena den denboraldi hasieratik hainbat aurrerapen ere nabariak izan ziren, taldean jokatzen ikasten ari dira gure neskak. Beraz aurrerapenak eduki arren lan asko dugunez aurretik, hobetzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen.

1,2,3… TAKE!!

menu
menu