Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LEHENENGOAREN BILA

Arrasaten jolastutako partidu zail batean ezin izan zuten garaipena lortu infantil neskek

Partidu zaila zen Arrasatekoa eta jokalariak jakinaren gainean zeuden. Arrasatera beroketa on bat egin eta partidua gogor hasteko asmoekin joan ginen. Baina iristerakoan, kiroldegia itxita zegoen. Hotza nagusi zen, baina eguzkitan eseri eta 5 minutuz eserita egon ginen hori ekiditeko asmoz.

Kiroldegia ireki zutenean, beroketa ondo egin eta partidua hasi genuen. Partidan ondo kokatuta zeuden gure neskak, baina aurkaria nagusi izan zen hasieratik amaierara 71-20ko markagailua jarriaz.

Galdu arren, partida egokia izan zen gure neskek lana, defentsa eta zenbait kontzeptu tekniko ikasteko ere. Astetik astera saskibaloi maila hobea ematen ari gara. Eta horretan jarraitu behar dugu emaitzak iritsiko dira eta!

Gogor entrenatzen ari dira gure neskak (batzuetan gogorrago entrenatu badaiteke ere) eta hori nabaritzen da. Jarraitu lanean neskak, emaitzak laster iritsiko dira!

menu
menu