Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARE BAT GARAIPENEN ONDOREN PARTIDA GALDU DUTE INFANTILEK

Partida garrantzitsua izan dute asteburu honetan TAKE Amarotzeko jokalariek, Zoritxarrez 31-49 azken emaitza batekin galdu zuten partida Zast Zarautz ZKE-ren aurka.

Partida gogotsu hasi zuten arren, lehenego laurdenean zarautzekoek indar gehiago jarri zuten eta 14 puntuko aldea lortu zuten. Bigarren laurdenean indarrak parekatuago egon arren, Taketarrek beste lau puntu galdu zituzten deskantsura iritsi aurretik, 14 – 32ko emaitza batekin bukatzeko lehen erdia.

Bigarrengo erdiaren haseran defentsako taktika aldatuta distantzia mantentzea lortu zuten. Hirugarren laurdenean kanpokoek zuten abantaila 3 puntutan gutxitzea lortu zuten etxekoek. Eta laugarren zatian denborarik gabe geratzen zirela ikustean desanimatzen joan ziren jokalariak pixkanaka eta hirugarren laurdenean errekuperatutako distantzia berriz ere galdu zuten 18 puntutako aldearekin galtzeko.

Orain hurrengo partidura begiratzea besterik ez da geratzen.

1, 2, 3 TAKE.

menu
menu