Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

3+1 = 4

Espero baino gehiago kostatu zitzaion partidua irabaztea TAKE Orbela taldeari

Ez zen ondo hasi partidua, jokalariak ideia gabe egongo balira bezala. Lehen minutuetan nabaritu zen ez zela urteko partidurik hoberena izango, partidua trabatua izango zela, arrasatearrak ez zirelako arratsalde pasa etorri. Joko mota horretan ere jokatzeko gai zirela erakutsi zuten eta atsedenaldira abantailarekin iristea lortu zuten.

Bigarren zatian arrasatearrek defentsa estutu egin zuten eta arazo asko eman zizkieten tolosarrei beraien jokoa egiteko, paseko marra asko estutu zuten eta etxekoak horren aurrean blokeatuta geratu ziren. Hala ere, une oro markagailuan aurretik izan ziren tolosarrak.

Azken emaitza 73-57. Argi geratu zen oraindik asko dagoela lantzeko taldeak hurengo asteetan dituen partidu gogorrei aurre egiteko. Hurrengo astean Donosti Dholphins taldearen aurka jokatuko dute, irabazi ezkero taldeari arnas asko emango dion partidua izango da. Animo mutilak!!!

menu
menu