Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen berri bat TAKE Aralar Kirolak Junior neskentzat

TAKE junior neskek, arazo handirik gabe gainditu zuten Goierri K.E.-ko neskei, 38-52ko markagailuaz

Taldeak Urretxu aldera bidaiatu zuen larunbat goiz honetan, ez ohikoa den deialdi motz batekin, soilik 8 jokalari norgehiagoka aurpegiratzeko. Tamalez, Onintza eta Elik ezin izan zuten bidaiatu, lesioak direla eta. Aldi berean, entrenoetan laguntzen ari diren kadete neskak ere, ez ziren gai izan taldearekin bidaiatzeko. Pena bat.

Gauzak horrela, eta beti esaten den moduan, partidua aurrera ateratzea ez zen batere erraza izango. Aurkaria 10 jokalariekin (nahiz eta 12 iruditu), eta Tolosarren antzera jokatzea gustuko duen talde bat. Pase marrak estutzen dituzte, indibidualean eta agresibo defenditzera ohitutakoak, eta kontraerasoan azkar ateratzen den talde bat.

Hala ere, azkar hasi ziren gure neskak markagailuan agintzen, 0-6ko partziala partidua hasteko, eta 0-10ko beste partzial bat lehen laurdena ixteko. 10 minutu hauen ondoren 8-16koa erakusten zuen markagailuak Tolosarren alde. Bigarren laurdenean gauzek antzeko jarraitu zuten, nahiz eta eraso estatikoan zailtasunak aurkitu, TAKEkoak ziren kantxan agintzen zutenak, laurden hau ere irabazi, eta atsedenaldian abantaila 17 puntukoa jada.

Hirugarren laurdenean, etxekoak kantxa osoan presionatuz saiatu ziren dinamika aldatzen, baino gure neskak ez ziren kikildu, eta abantaila galdu ez, handitzea baizik lortu zuten, azken laurdenera 17 puntuko abantailaz sartu ziren urdinak. Bazirudien norgehiagoka erabakita zegoela, baino esan dugun bezala, Goierriko taldea besoak jaisten ez dituen talde bat da, eta azken laurdenean borrokatzen jarraitzen zuten. Orain bai, presioak emaitzak eman zizkien, gure jokalariak baloiak galtzen hasi ziren, eta etxekoek 8 puntura gerturatzea lortu zuten. Hala ere, bukaeran gauzak berriro bere lekuan jartzeko gai izan ziren gure neskak, partidua bukatzeko 2-8ko partzial bat, eta (nahiz eta jokalariren batek argi ez ikusi) garaipen berri bat patrikara. Bukaerako emaitza 38-52.

Ez zen izan gure taldearen egun onena erasoko joko aldetik, baloi ugari oparitu ziren, eta 5X5en jokatzeko zailtasun handiak topatu zituzten. Baino beste behin, defenditzeko eta borrokatzeko gogoak jokalarien aldetik aipagarriak izan ziren. Denboraldia aurrera doala, joango gea ahultasunak sendotasunetan bihurtzen, horretarako entrenatzen baita asten zehar!

Lehen fasearen lehen itzulia bukatu da, eta liga honetako 5 aurkarien kontra jokatu eta gero, emaitza 4-1ekoa da, datu oso positiboa dudik gabe. Zorionak neskak!

Datorren larunbatean,12:30tan Beasainen, BKL B-ren aurka bigarren itzuliari hasiera emango diogu. Bide berdinetik jarraitzera, saskibaloiaz disfrutatu, garaipena Tolosara ekarri, eta gauean taldeko afarian ondo pasatzera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu