Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Luzapenean ezin

Junior mutilek Goierri taldearen aurka luzapenean galdu zuten larunbat arratsaldean jokaturiko partiduan

Partidu zaila zen larunbatean jokatu beharrekoa. 12 jokalari eta bi entrenatzaileak Urretxura bidean joan ginen gure aukeretan sinesten. Motibazioa nagusi zen gure artean. Aldatu eta Urretxuko jokalariek jarritako musikaren laguntzaz, beroketa fuerte bat egin zuten jokalariek.

Partidu gogorra izango zela ikusi genuen hasieratik. Urretxuko taldeak hiruko guztiak sartzen zituen baina Tolosarrak fin zeuden erasoan eta lehen laurdena 5 puntu goitik bukatzea lortu genuen Xabi Sorarrainek azken jokaldian sartutako hirukoagatik. Bigarren laurdena ere oso parekatuta joan zen. Bi taldeek fin jarraitzen zuten erasoan baina defentsan gehiago eman behar zela ikusi genuen eta partzial baxuagoak lortu genituen. Hala ere, Urretxuk irabazi zuen laurdena eta atsedenaldira 4 puntu goitik joan ginen.

Orain arte aipatu ez dudan arren, gure entrenatzaileak diren Jon eta Beñat Azaldegik partidua zuten Santurtzin eta ezin izan zuten Urretxura joan. Mikel Lakunza eta Josu Lertxundik egin zituzten entrenatzaile lanak. Atsedenaldian mezua argia izan zen, bi laurden geratzen ziren eta biak irabaztea zen helburua. Egin behar horrekin atera ziren jokalariak partidura.

Hirugarren eta laugarren laurdenak, berriro ere, oso berdinduta joan ziren, Urretxutarren fisikoa Tolosarrena baina hobea zen baina partiduak berdinduta jarraitzen zuen. Horrela, partidua 60-60ko markagailuarekin iritsi zen 40.minutura.

Luzapenera joatean, gure pentsaera eta mezua argia zen. Lehen partzialak partidua erabakiko zuen. Saiatu ginen arren, partidua 67-63ko markagailuarekin bukatu zen. Harro egoteko modukoa izan zen larunbatean egindakoa. Lanean jarraitzera eta larunbatean Bergarari egurra ematera!

menu
menu