Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

"A taldeari irabazi bagenion, zergatik ez B taldeari?"

TAKE Belatek txikik garaipena eskuratu zuen Oiarso Bren aurkako partiduan

Tenporadako lehen partidua irabazi genuen Oiarso txiki A taldearen aurka 14-46 Errenterian. Asteburu honetan Oiarso txiki B taldea genuen aurkari eta aurreko asteko porrotaren erruz burumakur zeuden mutilak. Irabazteko aukera genuela erakutsi nahi nien eta esaldi baten oinarrituta lortu genuen jokalariak gogotsu irtetea: "A taldeari irabazi bagenion, zergatik ez B taldeari?".

Taldea bikain hasi zen hasieratik partzial oso onak lortuz eta desberdintasun handia lortu genuen markagailuan. Hiru eta laugarren laurdenetan beste taldeak hobeto jokatu zuela garbi ikusten da aktan.

Talde bezala jokatu genuen bai atake bai defentsan. Entrenamenduetako saiakerak ondorio positiboak dituela erakutsiaz! Bide onean goaz mutilak!! Animo!!

menu
menu