Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena miazkatzen

TAKE Ernio taldeari oso gutxi falta izan zitzaion partida irabazteko, baina azken orduan Ordiziarrek eskuetatik kendu zieten garaipena

Lehen minutuetako jokoaren eta emaitzaren arabera, lanean gogor ari diren infantil neskentzat urteko lehen garaipena iritsi zitekeela ematen zuen. Urteko minuturik onenak egin zituzten defentsako lanean eta erasoan ere ziztu bizian ateratzen ziren kontraerasora. Horri esker, partidako lehen bederatzi minutuen ondorengo emaitza 12-1ekoa zen Tolosarren alde. Azken minutuetan eginiko pare bat akatsek ordea, laurdena 14-5 amaitzea ekarri zuen. Emaitza ona zen dudarik gabe, eta ilusioa piztu zuen taldekideen artean.
Bigarren laurdenean aldiz, dezente jaitsi zen defentsan taldearen errendimendua. Gure neskei asko kostatzen zitzaien bakoitza bere erasotzailearekin kokatzea eta jaurtiketa asko bakar bakarrik burutu zituzten Ordiziarrek. Hala ere, erasoan jaurtiketa zailak sartu zituzten eta aurkariek huts egindako jaurtiketa batzuk medio, laurdeneko partziala 12-13koa izan zen. Atsedenaldira 8 puntu goitik!
Hirugarren laurdenean, Ordiziarrek beren talde onena atera zuten, jokalari on guztiak kantxaratuz. Joko erritmoan nabaritu zen batez ere hau, askoz ere azkarrago igotzen baitzuten baloia erasoko zelaira. Tolosarrek dena den, ongi egin zuten korri atzerantz. 1x1eko eta mozketen defentsako pare bat despiste alde batera utzita, sekulako lana egin zuten laurden honetan. Despiste horien erruz ordea, 17 puntu jaso zituzten laurden honetan eta 38-35ekoarekin iritsi ziren azken laurdenera.
Laugarren laurdenean zoritxarrez, bide beretik jarraitu zuen partiduak. Gure neskek arazoak zituzten erasoan jaurtiketa errazak lortzeko eta Ordiziarrek aldiz, sekulako abiadurarekin igotzen zuten baloia erasoko zelaira. Laurden hasieran lorturiko 0-9ko partzialak moralki pattal xamar utzi zituen TAKE Ernioko jokalari kementsuak. Aioraren hiruko batek, taldeari esperantza eman bazion ere, aurkarien 0-6ko partzial batek 41- 50koa jarri zuen markagailuan eta gauzak asko zaildu. Azken emaitza: 44-50.
Momentu askotan eginiko defentsako lan onari, paseen bitartez taldekideak bilatu eta aurkitzeko erakutsi zuten intentzio ona gehitu behar zaio. Batzuetan bote gehiegitxo ematearen ohitura txarretara itzuli baziren ere, partida guztian zehar ideia hau izan zuten buruan neskek. Zorionak. Erasoko jokoan elkarren gainean egoteko duten ohitura aldatzen dutenean (asko maite dute elkar eta ez da erraza izango) askoz ere hobeto pasako dute seguru! Gogoratu, eginiko bideak balio duela eta ez emaitzak soilik. Entrenatzera!

menu
menu