Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Borrokatutako partida

Añorgarren aurka ezin izan zuten garaipenik erdietsi

Larunbat goiza eta aspaldiko partez etxean jokatzeko aukera izan zuen Take Uzturrek aurkari zuzen baten aurka.

Partidaren haseran oso berdinduta hasi ziren bi taldeak, jarrera egokia, erasoan eroso, defentsan tamaina ematen eta argi zuten horixe zela bidea. Lan ona egiten ari ziren baina 40 minutuz intentsitate horretan jarduteko ez zuten gaitasunik izan. Eskuak jeistearekin batera, defentsaren marra jetsi zuten eta horrek min handia eman zigun.

3.Laurdenetik bueltan, hortzak estutu, ipurdiak jetsi eta benetako kasta erakusteko ordua iritsi zen eta horixe egin zuten presioaren presioz markagailuan izugarri gerturatzea lortu zuten baina ez zen aski izan. 4 puntuko abantailaz gailendu zen talde donostiarra.

Partida irabaztea lortu ez bazuten ere, astean zehar zehaztutako helburu asko betetzea lortu zuten eta oso garrantzitsutzat jo zuten hori entrenatzaileek.

"Animo neskak!! Badakizue lan ona egiten ari zaretela, bidea egokia da eta jarraitu gogor lanean"

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu