Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek hotzez hasi zuten arratsaldea eta izoztuta amaitu

GRUPO EME OIARSO S.K.T 58 – TAKE ARALAR KIROLAK 52

Taldeak bazekien asko zuela jokoan Erreterira egindako bidaian. Garaipen batek igoera faseko ateak irekitzen zizkigun baina porrotak ere bertan egoteko aukera zailtzen zuen. Tentsio handiko partidua beraz.

Errenteri aldera egin ditugun bisita guztiak bezela, saskibaloiaz gain beste mila esperientzi suposatzen ditu, galtzea, berandu iristea… eta oraingoa ere ez zen salbuespena izan. Nahiz eta partidua 18:00tan izan, 17:00tarako taldea han zen, beroketa on bat egiteko asmoz. Bainan ezin, ateak itxiak. Zetorrenaren aurrerapena?...

Tolosarrentzat beti izan da aurkari zaila Oiarso taldea eta larunbatean berriro ere partidua beraien aldera eramatea lortu zuten errenteriarrek. Partida gogor hasi zuten tolosarrek bainan segituan markagailua berdindu eta aurrea hartzea lortu zuen Oiarsok. Taldeak ezin izango zion berriro buelta eman markagailuari nahiz eta gertu ibili.

Aurkariak, beraien piboten joko onaz baliatuz, puntu errazak lortzen zituen saskipean, gure defentsak bigarren eta hirugarren aukerak ematen zizkien beraien erasoei eta pibotek ezin zutenean kanpokoek tolosarren defentsa hiruko marratik haustea lortzen zuten. Erreakzioaren ametsa azken momenturarte mantentzea lortu zuen taldeak baina amaieran ezin izan zen helburua lortu.

Larunbatean hil edo biziko partidua jokatuko du taldeak Usabalen 18:00tan. Denboraldiko lehen helburua lortzeko larunbateko partidua bai edo bai irabazi beharra dago. Aurkaria, oso denboraldi polita egiten ari den Bera Bera Amara izango da, jadanik igoera faserako sailkatua.

Erronka polita du taldeak. Horrelako egoeretaz ikasten da eta seguru taldeak aurrerapauso bat emango duela. Gure esku dago.

1,2,3…XUSTA!!!!

menu
menu