Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazioak eta emaitzak bat datozenean

Garaipen garrantzitsua lortu zuen TAKE Orbelak aurkari zuzen baten aurka

Taldea ez zen osorik Donosti dholphins-en aurka jokatzeko, lesioak eta lana tarteko zirela Sorak eta Rekik ezin izan zuten taldearekin egon, beraiek ordezkatzeko Julen joan zen taldearekin.

Partidua ondo hasi zen tolosarrentzat , Andoni eskopeta kargatuta atera zen eta hiru hiruko sartuta laster lortu ziren lehen abantailak markagailuan. Atzean egiten zen lana ere ez zen kaskarra eta bata bestearekin lotuta ondo bideratu zuten partidua lehen laurdenetik.

Bigarren laurdenean bide beretik jarraitu zuen partiduak jokalariek ausardiaz jokatzen zuten saskira eta horren ondorioz ekintza positibo ugari ikusi ziren. Atzean pixka bat gehiago sufritu zen laurden honetan, larunbat gauetan hitz egiteko izaten den erraztasunik ez zen kantxan ikusten, horrela zeharkako blokeon bidez min egin zietan tolosarrei. Hala ere laurden hau ere irabazi zuten eta 13 puntuko abantailarekin joan ziren atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan partidua trabatu egin zen, ez ziren horren maiz ikusten saskiratzeak eta falta kopurua gehitu egin zen. Nahiz eta jokamoldea erabat aldatu taldeak erakutsi zuen borrokatu behar denean borrokatzen ere badakiela eta lan borobila egin zuen.

Azkenean 45-57 garaipena. Ondo egindako lanaren isla.

menu
menu