Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehia gogor baten ostean, garaipen berri bat

TAKE Aralar Kirolak junior neskek, ederki borrokatu zuten BKL B taldearen aurka jokatutako partidua, hau 60-64ko markagailuaz irabaziz

Gogotsu bidaiatu zuen taldeak Beasainera lehen fasearen bigarren itzuliari hasiera ematera. Emaitzak positiboak dira, giroa ere, azterketak bukatuta eta gauean afaria. Sentsazioak ezin hobeak ziren. Beste berri on bat: Lehengo aldiz Lucia eta Maddi kadeteak partidu batean estreinatzen ziren junior taldearekin. Ziur ez dela azkenekoa izango!

Beroketan, jokalarien jaurtiketak ez zuten uztaia ukitu ere egiten, baino horrek ez zituen taldearen animoak kikildu, eta ohikoa den bezala, gosez kantxaratu ziren jokalariak, 2-10eko partziala lortuz hasieran. Baino azkar utzi zuten argi Beasaingoek, ez direla lehen jardunaldiko talde berdina, erasoan oso agresibo bilatzen zuten uztaiaren bidea, saskiratze ugari lortuz. Markagailuari buelta eman, eta lehen laurdenaren bukaeran bi taldeak 13 puntuta berdinduta. Bigarren laurdenean, Tolosakoek ederki jokatu zuten saskibaloiean, erasoan baloia ondo eta azkar mugitzen zuten, bi-hiru pase, erabaki onak, eta saskiaren bila beldurrik gabe, Pim, Pam, Pum! Honi esker markagailuan berriro abantaila lortu zuten, atsedenaldira 27-34 TAKEkoak aurretik.

Atsedenalditik norgehiagoka erabakita uzteko intentzioekin kantxaratu ziren gure neskak, 12 puntuko abantaila lortu zuten, eta sentsazioak ezin hobeak ziren, baino ezustean, erlaxazioa iritsi zen. Aurreko asteburuan bezala, baloiak oparitzen hasi ginen, eta aurkaria norgehiagokan sartzen utzi genuen. Aipatzekoa zelan Beasaingo neskek inoiz ez zituzten besoak jaitsi. Etxekoen alde partziala eta azken laurdenera berdinduta.

Azken 10 minutu hauek ikustekoak izan ziren! Bi taldeak, buru belarri borrokatu zuten garaipenaren bila, inork ez zuen markagailuan aldentzea lortu, eta 30 segundoren faltan, markagailuan 60na, eta baloia Tolosarrentzat. Falta atera, eta Alaitzek ez zuen huts egin jaurtiketa libreen marratik. Defentsa on bat,eta Leireren ezker eskuarekin sarrera eder batek norgehiagoka bukatu zuen. Poz handia taldearentzat, tentsio handiko partidua, gurasoek ere tope bizitakoa. Aipatzekoa azken laurdenean aulkitik entzuten ziren animoak, horrela irabazten dira partiduak, talde osoaren laguntzarekin. Zorionak neskak!!!

Arrazoiak soberan gauean ospakizun polita egiteko. Laster hasi ziren gure jokalariak honekin! Taldera iritsi berria den Leyrek, azkar ulertu ditu ekipoaren gora beherak eta ez dirudi inongo arazorik duenik bertan integratzeko, pozik ikusten zitzaion arratsaldetik… gu ere pozten gea!

Kantxan maila ematen badute, zer esanik ez afaltzeko mahai baten aurrean. Gaztak hegan egiten zuen (lejian gustu txarra ezabatzeko agian?), postrea dastatzeko ere bizi ibili behar zinan, hau da hau apetitua! Afalondoren taldeak ez du atsedenik hartzen, eta koordinazio lanetan aritu ziren jokalariak. Baten batek oraindik gaua aurrera joanda, koordinazioa irabazteko itxaropena zeukan, gaixua… Iheslari batzuk kenduta, taldeak lortu zuen batera gosaltzen bukatzea. Egun borobila!

Plazer bat da kantxa barrun eta kanpoan, horrelako talde bat entrenatzeko zortea edukitzea. Ea ez den denbora gehiegi pasatzen hurrengo afari-arte!

Saskibaloira bueltatuz, datorren asteburuan egundoko erronka! TAKEtarrei irabazteko gai izan den bakarra, Hondarribi, dator Tolosara. Sailkapenean lidergoa konpartitzen dute bi taldeek, beraz norgehiagoka ikustekoa izango da! Igandean goizeko 10:00-etan Usabalen. Disfrutatzeko partidu horietako bat neskak! Horretako beti esaten duguna, asten zehar lana gogor egitera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu