Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarren garaipena poltsikora Juniorrentzat!

Larunbat goizean usabalen jokaturiko partiduan, sailkapeneko azken postuan aurkitzen den Bergarako taldeari irabazi zioten, 46-34ko emaitzarekin amaitu zen partiduan

Pasa den astean luzapen denboran galdu ondoren, irabazteko gogo biziarekin atera ziren kantxara gure mutilak, eta partiduko lehen minutuetan ezarri zuten 6-1 markagailua da horren erakusgarri. Aitor Sorarrainen erasoko lana aipagarria izan zen zati honetan.

Honen ondoren, Bergarakoak esnatu egin ziren ordea, eta batzuetan kalitatezko eta besteetan bigarren aukerak baliatuz markagailuan hurbiltzea lortu zuten, Tolosarrei ezinegona sortuaz.

Atsedenaren aurretik majo sufritu zuten gure mutilek, Bergararrek jokaturiko minutu onenak izanik, 6 puntuko aldearekin joan baitziren aldageletara.

Horren ondotik, hirugarren laurdenak erakutsi zigun Tolosarren aurpegirik onena. Defentsan estualdi bat emanda, Jon Ander Lizarralde eta "Soraren" grinak taldekideak ere animatu zituen hortzak estutzera, eta partidua irabazteko erabakigarria izango zen aldea ireki zuten markagailuan.

Azken laudena lasai hartuta, beren abantaila kudeatzen jakin zuten gure mutilek garaipena lortzeko. Hirugarren garaipen honekin, garaipen segida bati hasiera emateko itxaropentsu dago taldea, eta horretarako, aukera paregabea izango dute datorren astean Donostian, Easo 99 Aitzgorri taldearen aurka.

Gauean izan zuten afari ondorenean erakutsi zuten indarra erakusten badute, gertu izango da garaipena!
1,2,3 TAKE!

menu
menu