Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ORIA ELECTRICIDAD 81-43 MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Indarrak hartzeko partidua, disfrutatuz eta ondo pasaz

Usabalen jokatu zuten Oria Electricidadeko kadete mutilek larunbatean. Partidu txukuna eta politta burutu zuten gureek, indar berritu eta gabonak bitarte topera lan egiteko indarrak.

Nahiz eta partiduan atzetik hasi lehen minutuetan erakutsitako presio eskasarengatik, Takekoek borrokarako gogoak erakutsi zituzten 40 minutuetan zehar eta honek laurden guztiak irabaztera eraman zituen.

Denen artean lortutako garaipena izan zen. Taldekide guztiek saskiratu zuten, eta hau talde lanaren seinale da. Ez zen partidu erosoa izan, nahiz eta markagailuan kontrakoa antzeman, ez da erraza jokatu nahi ez duen talde baten aurka aritzea, eta larunbat honetan arrasatekoak ez zeuden jokatzeko asmoz, ez zirudien behintzat. Eta honen erreflexu kanpotarrek defentsan izandako jarrera, saskitik bi metrotara ipintzen ziren eta gureen akatsen zain geratzen ziren.

Baina aurkariak alde batera utzita, gureak zoriondu eta lanean jarraitzera animatu behar ditugu, astero ilusioz eta gogo handiz lanean, ikasten jarraitzeko. ZORIONAK MUTILAK!!!

Aste honetan, Donostian jokatuko dute igandean goizeko 10.00etan, Easo 00 Haranberriren aurka. Egurra gaztek…1,2,3…TAKE!!!

menu
menu