Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Amaieraraino borrokatzearen saria

TAKE Usabalek Mondragon Unibertsitatearen aurka garaipena lortu zuen 62-59ko emaitzarekin.

Aurreko larunbatean junior mutilek aurkari indartsu baten aurka zutela jakitun astean zehar gogor entrenatuta gerturatu ziren Usabalera. Aurreko asteburuan atsedena tokatu zitzaien, beraz partidua jokatzeko gogoarekin atera ziren mutilak.

Partidaren lehenengo laurdenean, erasoan baloia ongi mugituz hasi ziren baina defentsarako gogo gutxirekin atera ziren, hori zela eta, (11-18) galtzen amaitu zuten laurdena. Bigarrenean ordea pilak jarri zituzten defentsan, laurden osoan 6 puntu jaso zituzten, eta erasoan baloia azkar mugituz jaurtiketa errazak lortuz markagailuan aurretik jartzea lortu zuten (30-24).

3. laurdenean partiduan berriz sartzea kostatu zitzaien baina laurden bukaeran esnatu eta defentsa on batzuekin azken laurdenean puntu bateko desabantailarekin sartzea lortu zuten, 37-38 markagailuan. Azken laurdenean bi taldeak berdin jarraitu zuten, defentsa onak eta kontraerasoek agindu zuten partidu osoan zehar. Baina etxeko taldeak kanpotarren “bonus” egoera aprobetxatuz tiro libretako puntuak lortuz azken minutura 49-49 ko markagailuarekin iritsi ziren. Momentu horietan odol hotza edukitzea komeni izaten da eta aurreko larunbatean Aitor Agirrek erakutsi zuen ez zela hain erraz urduritzen eta 3ko jaurtiketa batean lortutako faltari esker hiru jaurtiketak sartu zituen baina azken momentuan Arrasatearrek hiruko bat sartuz partidua luzapenerara eraman zuten.

Luzapenean defentsak agindu zuen bi kanastetan eta azken laurdeneko berdintasunak jarraitu zuen. Bost segundo falta zenean, oraingoan Jon Lopez de Murillasek lehen aipatutako odol hotza erakutsiz hiruko bat sartu zuen eta honekin garaipena.

Aipatzekoa taldeak erakutsi duen borrokatzeko gogoa. Hurrengo astean fase honetako azken partida Beasainen, ea sentsazio onekin amaitzen dugun.

1,2,3…TAKE

menu
menu