Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Emaitza gutxienekoa

Infantil mutilek ezin aurre egin oso indartsu dagoen EASO-ri

Berriz ere Usabal kiroldegiak infantil errendimendu maila jasotzen zuen larunbata goizeko hamarrak eta erdietan, TAKE Tolosa eta EASO 02 Adarra taldeeen arteko norgehiagokan. Sailkapenean donostiarrak partidu guztiak erraz irabazten ari ziren, beraz hasieratik bagenekien partidu zaila izango zela, baina zoriontzekoa da hasieratik bukaeraraino etxeko taldeak egin zuen lana.

Markagailua hasieratik hasi zen donostiarren alde jartzen, Tolosarren defentsa onetan ere saskiratzea lortzen zuten, beraz, entrenatzaileek eskatu behar zutena intentsitatea eta eskuak goran mantentzea zen. Jokalariak aldiz, joko onarekin eta agresibitatearekin erantzun zien kanpoko taldeari. Bukaerako emaitza gutxienekoa izan zen, zelaian utzitako gogo guztiak balio izan zien jarraitzen ari ziren pertsona guztiei.

Bukaerako emaitza 31-77 izan zen.

Hemendik aurrera joko honen defentsako intentsitatea eta erasoko ordena erakutsi behar dugu, lana daukagu aurretik, eskuak jaitsi gabe aurrera. 1,2,3 TAKE!!

menu
menu