Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Muturreko handia TAKE Erniorentzat

Bergarako hotzari aurre egin ezinik partida triste xamarra jokatu zuten infantil neskek

Muturreko bat zuregana datorrenean, ohikoena ekiditen saiatzea da. Alde baterantz jauzi egin edo makurtzea. TAKE Ernio taldeak asteburu honetan, ez dakit gerturatzen ikusi zuen, baina ez zen mugitu ere egin muturrekoa saihesteko. DANBA!
Bergarako taldea izan zen muturreko hori eman zuena eta ez nolanahikoa gainera. Hasiera hasieratik erabaki zuten partidua aurkariek, lehen laurdena 17-2 amaituaz, Jasotako muturrekoaren ondorioz, Garoak zelaitik sudurretik odoletan atera behar izan zuen. Pentsa!
Arrazoi ugari direla eta gertatu zen gertatu zena eta gehienak hipotesiak diren arren, partidaren nondik norakoekin zerikusia izan dezaketela pentsatzen da. Aioraren lesioa, gure neskek huts egindako jaurtiketa guztiak, aurkarien defentsa zorrotza eta saski inguruan izandako zehaztasuna, eta abar luze batek definitu dezakete gertaturikoa.
Dena den, okerrena emaitzari begira pasatako denbora izan zen. Galtzen jarri bezain pronto, ondo egiten dituzten gauzak egiteari utzi zioten neskek. 1x1a defendatu, mozketen defentsa, kontraerasora azkar atera, adibidez. Galtzen ari zirela eta, jokoan arreta jartzeari utzi zioten. Kirol munduan murgildurik dagoen orok bizi izan du sentsazio hau noizbait eta benetan gogaikarria izan ohi da.
Behin honetaz konturatuta, jokatu bitartean lasaitu, ondo pasa eta zekitena egiten ahalegindu ziren. Hein batean lortu zuten! Baloia azkar igo zuten erasoko zelaira eta defentsan gogorrago defendatzen hasi ziren.
Bergaran gertaturikoak asteburu honetarako esperientzia gisa balioko die, ea joko onaren helburua ez dute alde batera uzten. Easo zuen zain gaude!! Eutsi goiari neskak!
Azken oharra: dudatan daude oraindik Garoaren odola, jasotako muturrekoarengatik edo lurra gorriz pintatu nahi izan zuelako izan ote zen. Pixkanaka argituko dira zalantzak.

menu
menu