Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Arrosperen tupustekoa

Petritegi Mundarro taldearen hasiera indartsuak jota utzi zituen infantil neskak

Larunbatean Take Txindokiko neskei etxean jokatzea tokatzen zitzaien Petritegi Mundarroren aurka. Berriz ere, lotan kantxaratu ziren, hortaz defenditzeko eta laguntzak egiteko arazoak izan zituzten. Erasotzerakoan ere beste hainbeste, “beldurra” zutela ematen zuen, ez zuten beharrezkoa zen agresibitatea atera. Hori horrela, atsedenaldira 2-28 markagailuarekin iritsi ginen

Atsedenaldiaren ostean gure neskek txipa aldatu zutela ematen zuen eta hirugarren zati polita egitea lortu zuten. Defenditzerakoan laguntza onak egin zituzten eta erasoan beldurra alde batera utzi eta laurdena irabaztea lortu zuten, 9-8 partziala lortuz. Laugarren laurdenean aldiz, markagailua urruti zegoela ikusita eskuak jaitsi eta abantaila handiagotzea lortu zuen Donostiako taldeak, azken emaitza 11-50 izanik.

Emaitzak alde batera utziz, guk gure lana hobetzen saiatuko gara. Horretarako, pilak kargatu eta entrenamenduetan %100 eman beharra dago. Aupa nexkak!

1,2,3……TAKE!

menu
menu