Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merezi gabeko partidoa, irabazi.

Gaizki jokatu genuen arren markagailua gure alde mantendu zen

Kantxara iritsi ginen eta aurkariak aurretik jokaturiko partiden emaitzengatik irabazteko partidoa zela aurreikusten genuen.

Partidua orduz aldatu genuelako eta jokalari bat gaixotu izanaren ondorioz, 7 jokalarirekin joan ginen donostira. Hau ez zen nahiko arrrazoi izan taldekideek gogotsu jokatzeko, baina beste taldearen mailagatik irabazi genuela esan beharra dago.

Egiten genituen alboko sake guztietan baloia lapurtzen ziguten, kontraerasoko paseak kanpora joaten ziren eta gainera ez genuen lortzen atakean asmatzea. Hala ere, beste taldeak baina hobeto jokatu genuen eta puntuak lortu genituen. 18 tiro libre jaurti zituzten eta hauetatik 2 bakarrik sartu ziren. Garbi dago paseak eta tiro libreak hobetzen lan asko daukagula eta ez hori bakarrik, taldeekiden arteko harremana ere bai.

Bidea pausoz pauso egiten da eta zuen kasuan bidea hasi besterik ez da egin!!

menu
menu