Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bideari jarraiki

Lan ona egin arren Take Uzturrek ez zuen irabazi

Joan den larunbatean Beasainen jokatu zuten partida gure neska kadeteek. Aurrean zuten taldea bazekiten ez zela hala nolakoa eta aste osoan oso gogor entrenatu ondoren animoz gainezka joan ziren norgehiagoka jokatzera tolosarrak.

Lehen laurdenean lan oso txukuna egin zuen taldeak, burua hotz, erasoan zorrotz eta defentsan ahal zuten guztia ematen. Bazekiten 40 minutuz erritmo hori mantentzen ohitu gabeak zeudela baina hala ere, euren eskuetan zegoen guztia egin zuten gure neskek.
2.laurdena bide beretik joan zen eta horrela, atsedenaldira berdinketarekin joatea lortu zuten.

Handik aurrera ordea, nekea, ohitura eza, falten pilaketa...aski arrazoi izan ziren balantza alde bakarrera okertzeko. Ta
Bidea zein den jakitea bera, ez da gauza makala. Eskatu zitzaizkien ardurak bizkar gainean hartu zituzten gure neskek, umil eta jator gainera! Badakigu zer falta zaigun eta jakin badakigu zertarako gai garen. Aupa neskak!!!!
ldeak ezin izan zuen garaipenik erdietsi.
1,2,3...TAKE!!!

menu
menu