Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asko landutako garaipena TAKE Orbelarentzat

Borroka eta tentsio handiko partiduan gauzak zuzen egin zituzten tolosarrek, garaipen garrantzitsua bereganatuz sailkapenean goranzko bidean mantentzeko

Taldeak bazekien partiduan oso sartuta kantxaratu behar zuela eta amaiera arte ezin izango zuela inongo momentutan kontzentrazioa galdu. Zuzen hasi ziren jokatzen mutilak baino garbi geratu zen baten batek azkoitian edo azpeitian zuela burua eta ez saskibaloi kantxan. Hala ere talde lan ona eginda markagailuan aurretik mantentzea lortu zuten lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdenean partidua itsustu egin zen, joko zikina kantxaratu zuten aurkariek eta epaileen laguntzarekin partida nahasten saiatu ziren, baina talde zentzudun eta heldu bat direla erakutsiz euren lanean jarraituta abantailaz iritsi ziren atsedenaldira.

Partiduko anekdota hemen etorri zen, Koldok arrazoi guztiarekin epaileari araudiaren klase batzuk eman zizkion, eta nahiz eta epaileak hasiera batean ukatu partidu amaieran arrazoia eman zion.

Bigarren zatiaren hasieran kontzentratuta atera ziren mutilak eta taldeko "maratonianoari" esker 10 puntuko abantaila lortu zuen taldeak, bazirudien zailenak eginda zirela eta partidua nahiko bideratua zela. Hala ere, partidu amaiera aldera sufritzea tokatu zitzaien mutilei, aurkaria gerturatu egin zen eta jaurtiketa libreko marratik ez ziren oso fin ibili baino azkenean 70-60 garaipen garrantzitsua taldearentzat.

Taldeak ondo ospatu zuen garaipena, batzuk tolosan, beste batzuk azkoitin, eta beste batzuk ziur etxean goxo goxo lagunen batekin, ondo merezitako ospakizunak denak ere. Hurrengo partidua azpeitin jokatuko dute sailkapeneko bigarren sailkatuaren aurka beraz 15 egun hauetan pilak kargatu beharko dira berriz borrokarako prestatzeko.

menu
menu