Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gauzak ez ziren behar bezala joan, TAKEko junior neskentzat

TAKE Aralar Kirolak partidu kaxkarra burutu zuen Hondarribia taldearen aurka, hau 35-51 galduz

Nabariak ziren taldean gogoak asteburu honetako partiduari begira, liderrak bisitatzen zuen Usabal, denboraldi honetan TAKEkoei irabazteko gai izan diren bakarrak, Hondarribia. Lehenengo itzulian, Hondarribian jokatutako norgehiagokan, gutxigatik, eta partidu oso berdindu baten ostean, galdu eta gero, porrot hori bueltatzeko irrikan zegoen taldea. Tamalez, partidurako Eli eta Leyre Jauregiren bajak sufritu zituzten Tolosarrek, animo asko bioi zuen txorkatilekin! Maddi kadetea laguntzeko prest aurkeztu zen taldearekin.

Erronka polita beraz TAKE Aralar Kirolak-eko neskek aurrean zutena. Lehiaren hasieran, bai ikusi ziren taldearen borrokatzeko gogoak. Tolosarrak gogor defenditzen kantxaratu ziren, faltak behar ziren momentuan egiten ziren, mozketak pegatuta jarraitzen zituzten, eta aurkaria ez zegoen eroso kantxan. Lan honi esker, lehen laurdena irabazteko gai izan ziren, 8-6.

Rabia puntu horrek ordea, ez zuen jarraipenik izan hurrengo 30 minutuetan, eta bigarren laurdenean hasi ziren nabariak egiten egunean zehar nagusiak izango ziren arazoak. Taldeak ez zituen “balantze defensiboak” behar bezala burutzen, defentsako aldaratzea ez zen ixten,eta erasoan baloiak ez zuen inongo zirkulaziorik.

Erne zeuden Hondarribiko neskak, eta gauzak horrela, azkar atera zioten probetxua egoerari. Kalitatea duen talde bat edukita aurrean, akatsak garesti ordaintzen dira, eta aurkariak azkar hartu zuen abantaila markagailuan. Atsedenaldira 16-25 Hondarribikoen alde.

Argi zegoen helburua bigarren zatian, akatsak detektatuta zeuden, beraz hauei buelta ematea zen taldearen erronka nagusia. Baino hirugarren laurdena modu txarrenean hasi zen Tolosarrentzat, 0-6ko partziala eta 14 puntuko desabantaila markagailuan. Momentu honetan bai atera zuten harrotasun puntu bat gure neskek, 7-0ko partziala lortuz markagailua berriro ere zertxobait estutuz.

Gertu zegoen partiduari buelta emateko aukera, baino tamalez, hau ilusio bat besterik ez zen izan. Taldeak atzeraka behar bezala korri egin gabe jarraitu zuen,eta defentsako aldaratzea ixteaz ahaztuta zegoen, eta horrela partidu bat aurrera ateratzea ezinezkoa da. Hondarribikoek berriro ere abantaila handitu zuten, bukaerako 35-51 iritsi arte.

Ustekabean etorritako atzera pauso txiki bat, eta mina egiten duen porrot horietako bat. Ez aurkariaren mailagatik, baizik eta partiduak utzi zituen sentsazioengatik. Lehen aldiz denboraldian, aurkariak Tolosarrek baino gehiago egin zuten korri, eta irabazteko grina handiagoa erakutsi zuten.

Hala ere, ondo ezagutzen dugu neska talde hau, eta ziur gaude eguneko zerbait besterik ez dela izan. Denak ez ziren berri txarrak izan igandean. Momentu zailenetan ere, aulkitik entzuten ziren animoak handiak ziren, zoriontzeko jarrera alde horretatik, detaile hauek bereizten dituzte “ekipoak”, jokalari multzoez! Aipatzekoa ere Ainarak emandako aurrerapausoa erasoan 7 puntu lortuz, hobetzen joatea da beti helburua!

Partidu honetaz ikastea da orain egokitzen zaiona taldeari, 2 aste horretarako aurretik. Inoiz ez diegu ikusi neska hauei lana egiteko gogo falta, beraz lanen jarraitzea, egunero talde sendoagoa izateko! Zubiaren ondoren, beste aurkari zuzena, BKL A hain zuzen ere. Aukera ezin hobea, estropezu honetatik inoiz baino indartsuago altxatzeko!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu