Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Luzapenaren gailurra

Arrasateko taldearen aurrean ozta ozta bada ere erantzun egin zuen Take Uzturrek

Larunbat goizez usabal kiroldegian izan zen partidan, Take Uzturre eta Arrasateko taldea neurtu ziren nor baino nor goizeko 10:30etan.

Fase berri baten aurrean zeuden 2 taldeak, beraz bazekiten hortzak estutzeko partida izango zela eta baita izan ere.
Lehen laurdenean aurreneko saskiratzea sartzea izugarri kosta zitzaien bi taldeei, baloi galdu ugari, urratsak, hanka sartzeak bata bestearen atzetik etorri ziren. Handik aurrera, taldeak bazekien zein zen bere lana, gogor estutu defentsan, erasora eroso iristeko eta halaxe egin zuten. Lehen laurdena 4 puntuko errentarekin amaitu zuten.

2.Laurdenean, ustez gauzak kontrolpean zituztenean, arrasatearren kontraerasoek eta gure hoztasunak, markagailua iraultzea ekarri zuen. Atsedenaldira 24-18ko aldearekin joan ziren tolosarrak.

Atsedenalditik bueltan euren eskuetan zegoena egiten saiatu ziren eta presio gogor baten ostean, nahi zuten tokira heltzea lortu zuten, hau da, markagailua berditzera.

Laurdena emozioz bizi izan zuten kantxako jokalariek, aulkian zeudenek, entrenatzaileek eta baita asteburuz asteburu taldea animatzera etortzen diren zalegoak ere. Estu estu joan zen partida, bata bestearen atzetik lortutako saskiratzeek, partida berdinduta amaitzea zekarren.

Luzapenean taldea hazi egin zen, eurek egin zezaketen lanean sinetsi eta aurkariari eusteaz gain, saskiratze bateko abantailaz norgehiagoka poltsikora eramatea lortu zuten.

Gure zorionik beroenak taldeari erakutsi zuten jarrera bikainagatik eta norabide zuzenean lanean ari direla esan nahi diegu.

1,2,3 TAKE!!!!!!

menu
menu