Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asko landutako garaipena TAKE Amarotzentzat

Infantil mutilek oso garaipen estua lortu zuten Donostian

Berriz ere infantil mutilak Donostiako Paco yoldira joan ziren Askatuak urdin taldearen aurka jokatzera, sailkapenean gure atzetik doan talde bat, baina hala ere partidoa jokatu gabe ez dago ezer esanda. Eta hori demostratu zuen etxeko taldeak, oso presio sendo batekin atera ziren eta lehenengo bi laurdenetan zehar gauzak oso zailak jarri zizkien Tolosako mutilei, izan ere, atsedenaldian bederatzi puntuko desberdintasunarekin joan ziren, Donostiarrak nagusi.

Esan beharra dago bi laurden hauetan kanpoko taldeak ez zuela bere saskibaloia guztiz erakutsi eta partiduko hainbat zatietan jokotik kanpo ibiltzen ziren. Baina hirugarren laurdenetik aurrera buelta ematea lortu zuten, hasi ziren gauzak hobeto egiten eta lasaiago jolasten, nekeak ere bere zatia jolastu zuen eta etxekoen defentsa ez zen hasierakoa bezain intentsua. Horrelako partiduekin ikasi daiteke buelta emateko jarrera zein izan behar den eta baita ere kontzentrazioa hasieratik bukaerara mantendu behar dela garaipena eramateko.

Bukaerako emaitza 40-45 izan zen.

Honekin Tolosarren hirugarren garaipena iritsi da lehen itzulia amaitzeko, ea bigarrengo itzulian gauzak zaildu egiten dizkiegu goiko taldeei, horretarako lana eta gogoa behar dira, animo mutilak! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu