Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Ernio 15- Easo 03 Menditxu 50

Lana egin arren, easoko neskak tolosakoak baina gehiago izan ziren larunbatean usabalen jokatutako partidan

Partida zaila izan zen larunbatean usabalen jokatu genuena. Lehen momentutik Easoko neskek kalitate handiko neskak zirela erakutsi zuten. Urte bat gazteagoak izan arren, teknika eta fisiko handiko neskak ziren eta lehen minututik markagailuan aldea lortu eta minutu guztietan alde hori ondo kudeatzea lortu zuten.

Tolosarrek soberan dakite garrantzitsuena egin beharreko lana dela eta emaitzak iritsiko direla. Bat bider bateko defentsa, laguntzak, lan fisikoa… guzti horiek egin behar izan genituen larunbatean, eta partidu zaila izan zen arren, lana ondo egitea lortu genuen.

Beste alde batetik, galdutako baloi guztiak partiduan gakoa izan zirela esan behar dugu. Gure neskek, 48 baloi galdu zituzten, zifra handia da. Baina hala ere, jaurtiketa aukeraketa oso ona izan zela azpimarragarria da.

Berriro ere, lanean hasi gara jada, hobetzeko asmoz. Lan ona egiten ari gara, eta horrela jarraituz gero emaitzak iritsiko dira. Entrenatzaileen ustetan, alde nabaria dago denboraldi hasieran jolasten genuen saskibaloiaren eta gaur egun jolasten dugun saskibaloiaren artean. Beraz, badakizue neskak, lanean jarraitzera eta ondo pasatzen jarraitzera!!!

1,2,3… TAKE!!!!

menu
menu