Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PARTIDURIK ZAILENA

Beltzez jantzi zitzaigun igande goizean, gure juniorrek ezin izan zuten garaipena erdietsi Easo C. Okeletxeren aurka. Azken markagailua: 31-70

TAKEko egituraren barnean bada egunero lana gogotik egiten duen pertsona ugari. Bada gure klub xumeari astero astero beren denbora, grina eta animo guztia eskaintzen dion entrenatzaile jokalari eta guraso ugari. Kluba babestu eta animatzen duen pertsona ugari dago, eta gure juniorrak ere zortedunak dira horretan, infantiletan saskibaloiean jokatzen hasi zirenetik beren taldeagatik edozertan laguntzeko prest dagoen jendea izan baitute inguruan. Jarraitzaile hauek ezinbestekoak dira, bide lagunak, inoiz bizkarra ematen ez duten horiek.

Igandean, taldean ezinbestekoa den laguntzaile horietako bat falta zela jakitun, gure mutilek ezin izan zuten beren onena eman kantxan. Lehen laurdenaren amaierara 13-15eko markagailuarekin joan ziren arren, hurrengo minutuak ez ziren oso onak izan, azken markagailuak azaltzen duen eran, puntu alde nabarmen xamarra atera baitzien Easokoek.
Ahazteko moduko partidua izan zen joko aldetik, baina entrenatzaile bikotea lasai aurkitu daiteke, igande honetako partidan taldearen bertsiorik indartsuena ikusteko aukera egongo delako Usabalen. Gure mutilak gogor ari dira lanean eta seguru partidua irabazteko ahalegin polita egingo dutela.

Partidua irabaztea opari ederra izango litzateke gainera, taldeak eta inguruko pertsonek hori eta gehiago merezi baitute.
Animo asko guztiei! 1,2,3, TAKE!

menu
menu