Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Esfortzu handia, garaipenaren saria gabe

TAKE Aralar Kirolak 34-36 galdu zuen BKL A taldearen aurka, borroka handiko lehia baten ostean

Igande honetakoa, ez zen egoera aproposena partidua aurpegiratzeko. Lehenik eta behin, aipatu astean zehar Eli-ren behin betiko baja ezagutu duela taldeak, beti da pena bat, lesio batengatik jokalari eta batez ere taldekide bat galtzea, hemendik gure agurra eta animo asko Elirentzat!

Honez gain, partidurako, taldeak ezin izango zuen Ainhoa Lakunza eta Leyre Jauregi-rekin kontatu, arazo fisiko desberdinak direla eta. Beraz, lehen taldeko 7 jokalari soilik, eta Lucia eta Maddi-ren laguntza norgehiagoka gogor baten aurrean. Zorionez, zailtasun hauen aurrean, TAKEko jokalariak burumakur aurkeztu beharrean, gogotsu agertu ziren igande goizean Usabalera. Aurkaria zailtasunetan jartzeko intentzioarekin eta gogor borrokatzeko grinarekin. Zetorren guda aurreikusiko balute bezala, baten bat jada borroka marka nabarmenekin agertu zen kantxara, hori da jarrera!!!

Aurrean BKL A taldea, Tolosarren maila antzekoa duen taldea. Hasieratik ikusi zen igandekoa ez zela lehia erreza izango. Bi taldeak defentsan gogotsu aritzen ziren, eta ondorioz saskira bidea aurkitzea kosta egin zitzaien. Zorionez, erritmo hau, Tolosarren onerako zen kasu honetan. Lehen laurdenaren bukaeran 6-7ko markagailua Beasaindarren alde.

Gauzak ez ziren aldatu bigarren laurdenean, Tolosarrek esfortzu handia egiten jarraitzen zuten, aurkariak markagailuan alde egin ez zezan. Azken saskiratze batzuei esker, atsedenaldira abantaila soilik 4 puntukoa zen BKL-ko nesken alde.

Atsedenaldia eta gero ikusi ziren Tolosarren minutu onenak, kantxara koska egitera saltatu zuten gure jokalariek, defentsan hortzak estutu, eta lehen aldiz kontraerasora puntuak lortuz, markagailua estutzea lortu zuten, hirugarren laurdenaren bukaeran puntu bat behera besterik ez, eta taldearen animoak oso goran. Azken 10 minutuak aurretik, eta naiz eta nekea nabarmena izan gure nesketan, gogoak handiak ziren, eta defentsa lanetan zegoela giltza jakinda, amore emateko intentziorik ez zuten.

Azken laurdenean,Tolosarrek zonan defenditu zuten, eta zoriontzekoa izan zen hau zelan burutu zuten. Arazoa azken 10 minutu hauetan, saskiratze falta izan zen. Punteria falta nabarmena, ziur nekearen ondorioz. Laurdenaren lehen 7 minutuak pasata, eta aldi honen partziala 0-0koa… Aipatu beharra dago, minutu hauetan Tolosarren jaurtiketa libreetan burututako marka, 8tik 0. Pena bat, ze norgehiagoka irabazteko aukera agian hor galdu zuten TAKE-koek. Hala ere, 2 minutu faltan hiru gora ipintzea lortu zuten gure neskek, baino azken bi minutu hauetan, Beasaingoek bi hiruko jarraian lortu zituzten, lehia hil zutenak. Bukaerako emaitza 34-36.

Momentuan mina egiten duen porrota, asko borrokatu eta gero etorri baitzen, baino taldearen autoestimari begira, baikorra izan behar duen partidua. 40 minutu igaro zituzten gure jokalariek, intentsitatea inoiz jaitsi gabe, eta nahiz eta akats eta zuzentzeko huts egite puntualak egon, burututako lana zoriontzekoa izan zen. Detailetan alde egin zien garaipenak, baino garai honetan talde honek, emaitzen gainetik, aurrerapausoak bilatu behar ditu, eta igande honetan lortu zen bat.

Denbora ugari orain hurrengo norgehiagoka arte, aukera ezin hobea, lesionatuak berreskuratzeko, lana lasai egiteko, eta aurrerapauso gehiago bilatzeko. Neska talde honekin dudik gabe hauek etortzen jarraituko dutela.

Aupa ekipo, lanen gogor jarraitzera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu