Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZIN IRABAZI KADETE NESKEK

Beasaingo BKL gailendu zitzaien etxean, 18-45

Ezin izan zuten garaipena lortu errendimenduko kadete neskek aurreko larunbatean. Gogoz kantxaratu ziren, astean zehar ondo entrenatu ondoren, baina ez zen nahikoa izan. Hasiera parekatua izan zen. Tolosakoek baloia ondo mugituz aukerak sortzen zituzten, baina asko barkatu zuten saski azpian. Defentsan intentsitatea faltatu zen, baina BKLk ez zuen alde egitea lortu. Bigarren laurden amaieran hasi ziren estutzen defentsa hori, baina aldi berean, erasoan erabaki txarrak hartzen hasi eta baloi asko oparitu zitzaizkion aurkariari. Orain bai 13 puntugatik irabazten ari ziren kanpokoak.

Tolosarrek baloiak lapurtzeko beharra zuten eta kantxa osoan presionatu zuten. Esfortzu handia eginda Beasaingoek baloi dezente galtzea lortu zuten, baina gaurkoan ere, gehiegi barkatu zuten partiduari buelta eman ahal izateko. Jaurtiketa libreetan ere ez zuten batere asmatu, beste behin. Gogor eta amaiera arte saiatu arren, 18-43 izan zen bukaerako emaitza.

Taldeari partiduro zerbait falta zaio garaipenagatik borrokatu ahal izateko, alderdi guztietan partidu on bat jokatzea alegia. Batzuetan erasoa, besteetan defentsa, kontzentrazioa edota beste zerbait. Uka ezin daitekeena entrenamenduetan egiten duten lana da, jada jokalari askoren hobekuntza nabaritzen baita. Lanean jarraituta akatsak gutxiagotzea lortuko dute seguru, orain arte gutxiagotu dituzten bezala!

1,2,3…TAKE!

menu
menu