Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurreren txakalaldia Easoren aurka

Azken emaitza: 31-101

Bagenekien goiz zaila izango zela etxeko taldearentzat. Aurrean, partidu bakarra galdu duen Easo genuen eta beraz, kontzentrazioa partidu guztian zehar mantentzea ezinbestekoa zen.
TAKE Iurre tabernako mutilak, oso ondo atera ziren zelaira, defendatu, presiotik irten, saskiratzeak lortu... 8. minuturarte 7-7koa markagailuan. Jokalari batzuk falta egin zituztela eta, aldaketak egiten hasi eta orduan etorri ziren akatsak paseetan. Lau baloi galdu ziren ia ia jarraian, aurkariei saskiratze errazak utziaz. Honek 0-10eko partzial bat ekarri zuen. Tolosarren entrenatzailearen hutsarteak ere ez zuen balio izan aurkariak geratzeko eta beste partzial bat jaso zuten aurka: 0-13. Urduritasunak, beldurrak eta dudak garbi azaleratzen zituzten jokalariek, presiotik ateratzea izugarri kostatzen zitzaien.
9-51 deskantsura.
Atsedenalditik bueltan, aurkariek zelai osoan presionatzen jarraitu zuten (60 gora zihoazten arren) eta TAKE Iurre tabernak, sufritzen jarraitzen zuen.
Azken laurdenean, aurreko hiru laurdenetan baino puntu gehiago sartzea lortu zuten gure mutilek (16-21).
Bizkarreko handia TAKE Iurre tabernarentzat partidua 31-101 amaituaz.
Elkar animatzeko eta lan asko egiteko aprobetxatu beharko da Urtarrilak 13a arte taldeak duen atsedenerako denbora.

menu
menu