Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirukoek kondenatuta

Partidan minutu on asko izan zituzten arren, azken laurdenean 8-23 partzial bati ezin aurre eginda, 45-59 galdu zuten Junior mutilek Atletico San Sebastian taldearen aurka

Oro har partidu serioa egin zuten gure mutilek. Defentsan elkarri lagundu eta erasoan erritmo bizkorra ezarriaz puntu errazak lortu zituzten lehen laurdenean. Jon Ander Lizarraldek erasoan erantzukizuna hartu zuen laurden honetan, 8 puntu eskuratu, eta kalitatezko saskiratze politak egiteko aukera baliatuz.
Partiduak guk nahi genuen martxan jarrraitu bigarren laurdeneko lehen minutuetan, eta 7-8 puntuko abantailez gozatu genuen laurden honetan zehar… laurdenaren azken bi minutuetako lokartzea iritsi zen arte. Partiduan nabarmen gertatu zen eta, oro har, askotan gertatzen zaigun arazoa da. 4 laurdenen azken bi minutuetako partzialak kontuan hartuta, 6-23ko partziala egin ziguten aurkariek, datu negargarria, jakin badakigulako, minutu guztietan konpetitzen jarraitzen ez baduzu partiduak galdu egiten direla.
Eta horixe gertatu zitzaigun Igande goizean. Hori eta azken laurdenean 6 hiruko sartu zizkigutela, bata bestearen atzetik. 37-37ko markagailuarekin azken laurdenera ailegatu eta triple festa hasi zen kanpoko taldearen aldetik. Beraiek eskumutur ona dutelako bai, baina gureek hiruko horiek posizio komodo botatzea ere eragin zutelako ere izan daiteke. Horrek zulora eraman gintuen, partidua amaitu arte.
Minutu onak dezente izan ziren partiduan, baina laurdenen azken 2 minutuetako gehiegizko lasaitasuna eta kanpoko taldearen hirukoek porrota ekarri ziguten.
Egoera hau aldatzea gure esku dago mutilak!! Eutsi goiari!

menu
menu