Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Apaltasun ikasgaia?

Bera Bera Zurriola 19- TAKE txindoki txiki 17

Denboraldi berriko bigarren partidua zuten gure neskek, aurreko asteburuan irabazita, jokatzeko gogo handia eta konfidantza zeruaren pare zuen taldeak, hori izan liteke partiduko azken emaitzaren erantzule, etxekoek saskiratze bateko diferentziaz galdu baitzuten.
Beroketa garaitik nabarmen zen taldean seriotasun falta zegoela, kontzentrazio falta eta irriak izan ziren beroketa kaskar bihurtu zutenak. Bien bitartean ondoko zelai erdian gogor berotu zuen Donostiako Bera Bera Zurriola taldeak, partiduan erabakigarria izango zen faktorea dugu hau. Lehen laurdenean bi puntuko diferentzia ezarri zuen kostako taldeak eta bigarrengoan diferentzia mantentzea lortu zuen, hala, lehen zatiaren amaierara bi puntu aurretik, 12-10 markagailuarekin iritsi ginen.
Atsedenalditik bueltan partiduak ez zuen gora behera aipagarririk eduki azken momentura arte. Azken laurdenaren amaieran gure taldeak puntu bategatik aurretik jartzea lortu zuen, baina Donostikoak prest zeuden eta saskiratze bat jaurtiketa libre batekin batuz berriz ere bi puntugatik aurrean jarri zitzaizkigun, gauzak honela, partidua bere amaierara iritsi zen epaileak txistua jotzearekin 19-17 markagailua finkatuz.
Bilatuz gero beti aurkitzen da zer ikasi, oraingoan etxeko taldeari apaltasun lezioa jasotzea egokitu zitzaion. Baina hurrengo partidurako erne eta prest joango gara, ziur, irabazteko gogorik ez bait zaie falta klubeko infantilei.
1,2,3… TAKE!

menu
menu