Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aldeko emaitza!

TAKE Ernioko infantil neskek urteko lehen garaipena lortu zuten larunbatean

Emaitza aldetik lorturiko lehen garaipena, pozez hartu zuten gure neskek larunbatean. Partida ondorengo euren irribarreetan nabari zen emaitza positiboak lortzeko ohitura eskasia. Dena den, baziren aste batzuk emaitzen araberako garaipenetatik haratago, gure neskek lorpen garrantzitsuak lortzen zituztela. Azken aldian, entrenamenduetan ondo pasatzen eta disfrutatzen ari dira eta hori antzeman egiten da, joko mailan. Jokorik gabe, garaipenik ez, aurkariak oso txarrak ez badira ez behintzat, eta hori errendimendu mailan ez da gertatzen.
Garaitu zuten aurkaria Askatuak taldea izan zen. Donostiako partiduan, gure neskek neka neka eginda amaitu zuten, denboraldiko lehen partida izaki beren gorputzak ez zeudelako horrelako esfortzuetara ohituta. Asteburu honetan ordea, beste itxura bat izan zuen partidak.
Lehen bi laurdenetan lan txukuna egin zuten kantxaratu ziren jokalariek eta horri esker, 6 puntuko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira. 20 minutu geratzen ziren oraindik eta beraz, partida irabazteko mundu bat falta zen. Hirugarren laurdenean ordea, taldeak gorakada txiki bat izan zuen eta laurden batean 15 puntu sartuta, abantaila 14 punturaino areagotu zuten: 36-22. Azken laurdenean, bi taldeak ez ziren oso fin ibili saskira begirako lanean, Tolosarrek lehen garaipena gertu ikusita urduritasun zantzuak erakutsi zituzten eta Donostiarrak lur jota zeuden markagailua zela eta.
Zorionak neskak! Hobekuntza ez da iristen bidean gozamena, umorea eta sufrimentu pixkat uztartzen ez badira. Eutsi horri.
1,2,3 TAKE!

menu
menu