Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GOGOAK ETA TALDE JARRERAK GARAIPENA LORTZEN DUTE

Basip Oiarso 17-TAKE Iurre taberna 54

TAKE Iurrek asteburu honetan desiotako eta beharrezko garaipena lortu du. Tolosarrak ligaxka honen lehen partiduko garrantziaren inguruan jakinaren gainean zeuden.

Lehen laurdena gogo askorekin eta defentsa onarekin hasi genuen, baina uztai azpian akats asko eginez. Atsedenaldira 12 eta 21eko markagailuarekin iritsi ginen.

Gakoa atsedenaldia eta gero izan zen, martxa bat gehiago sartuz, lehen lerroak ondo defendituz eta baloiak lapurtzen saskiratzeko errazak lortuz. Altueran gehiago ginen eta saski azpian nabaritzen zen. Jokalarien gogoak eta jarrera markagailuan isladatu zen 3-23 ta 2-10eko markagailuekin, bukaerako 17-54ra iristeko.

Lanean jarraitzera!!!!

menu
menu