Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan onaren saria

TAKE Usabalek 74-38 irabazi zion Oiarsori

Aurreko larunbatean Usabalen jokatu zuten Errenteriarren aurka. Azkeneko partidua ahaztu nahiean gogor atera ziren kantxara gure mutilak. Hasieratik defentsan gogor estutuz saskiratze errazak lortzen zituzten, lehen abantailak lortuz. Bigarren zatiaren hasieran aldiz, defentsan eskuak jaitsi zituzten eta aurkariari puntuak eskuratzen utzi zioten. Baina makaltasun honek ez zuen asko iraun eta bukaeraraino gogor estutuz eta saskiraketak lortuz garaipena etxean geratzea lortu zuten.

Hurrengo asteburuan partidu zaila dugu baina gogor entrenatuz edozeini irabazteko gai gara.

1,2,3….TAKE

menu
menu