Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Asteko fruitua

Zast en aurka garaipena erdietsi zuen Take Uzturrek

Larunbata eguerdiko 12etan jokatu zen norgehiagoka zarauzko Antonianos kiroldegian. Baja mordo batekin gerturatu ziren bertara tolosarrak eta haize berriak eman nahian, Oihane eta Jasone infantilek bidaiatu zuten Zarautzera gainontzeko taldekideekin.

Lehen minutuak oso parekatuak izan ziren bi taldeentzat, bata bestearen atzetik etorri ziren saskiraketak bi taldeen partetik eta joko polita egin zuten kantxan bai eraso eta baita defentsan ere.

2.laurdenean, zarauztarrek zonakako defentsa astuna finkatu zuten eta horri buelta eman asmoz, azkartasun eta joko biziaren bitartez erantzun zien tolosarrek, ederki erantzun ere, 0 eta 10eko partzial izugarriarekin nagusitu ziren atsedenaldira joan aurretik gure neskak.

Atsedenalditik bueltan, goruntz egin zuen taldeak eta aspaldian ikusi gabeko talde joko bikain eta ikusgarriarekin goxatu zituzten ikusleak. Azken laurdenean, errespetuzko jokoa baina baloi bakoitza borrokatzeko helburuarekin aritu ziren lanean Take Uzturreko neskak. Markagailua 29-71ko emaitzarekin geratu zen eta sentsazio bikainekin itzuli ziren tolosarrak etxera.

Aipagarria izan zen, egin zuten talde lana ta giro bikaina. Beste behin gure eskerrik beroenak infantil neskei eta partiduz partidu gu animatzera etortzen diren jarraitzaileei!!

Aupa neskak!!! Merezitako garaipena!! Zorionak!!

1,2,3 TAKE!!!!

menu
menu