Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren zatian esnatuta

TAKE Arrospeko neskek luzapenean galdu zuten, bigarren zati on bat burutu ondoren

Asteburu honetako norgehiagoka etxean jokatzea zegokien gure neskei, beraientzat jada ohikoa den orduan, 9etan. Aspaldiko partez ez zen taldekiderik falta, hamar neskak bertan azaldu ziren jokatzeko gogoz.

Aurreko partidako azken minutuetan erakutsi zuten talde indartsua izan zitezkeela, ondo jokatzeko grina atera ezkero, eta beraz, jarrera hau ateratzea espero genuen larunbateko partiduan zehar. Tamalez, hau ez zen iritsi bigarren zatira arte. Bazirudien lehen zatian zehar oraindik lo zebiltzala eta Ekintzako neskek aurre hartu zien, lehen zatia 14 puntuko aldearekin amaituz. Aipatzekoa da partidan zehar gure nesken aldetik egin ziren falta kopurua! Ea hurrengoetan eskua gutxiago sartzeko irakasbide bezala balio diezagukeen!

Beroketan zehar ordea, gure nexkak esnatzen hasi ziren eta noizbehinka atera izan duten irabazteko grina nabaritu zen. Honela, taldean sinesten zutelarik, gogor ekin zien 2. Zatiari. Defentsan lan ona eginez eta erasoan beldurra kenduta jokatuz, baloiak saskiratzea lortu zuten. Honela, bi taldeen arteko aldea gutxitzen joan zen. Irabazteko aukera zutela ikusirik, gogo berarekin 2. zatia amaitu arte jardun zuten. Azkenean, bi taldeek bana bukatu zuten partida eta beraz, 5 minutu gehiago zituzten partidari amaiera hobea emateko. Urduritasuna nabaria zen bai bankilloan eta baita kantxan ere, baina zoritxarrez, aurkariak hobeto jokatzen jakin zuten eta 4 puntuko aldeaz iritsi zen partiduaren amaiera.

Beste behin argi geratu zen gogoz eta konfiantzaz lehiatuta, talde indartsua izan daitezkeela. Beraz, lehiatzeko grina partida hasieratik atera ezkero, ziur garaipenak iritsiko direla! Bitartean, lanean jarraitzera, aupa nexkak!!

1,2,3… TAKE!

menu
menu