Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZAST ZARAUTZ – TAKE ERNIO

Igande arratsaldean infantil neskek Zarautzen jokatutako partidua 57-26ko emaitzaz galdu zuten.

Igande arratsaldean jokatzea arraroa izan daiteke. Baina, gogoz eta adoretsu joan ginen Zarutzera. Ideia eta asmoak argiak ziren: beroketa on bat egin, eta pasa den asteko larunbatean egindako partiduko sentsazio onak mantentzea.

Zarauztarrak, partiduko momentu ia guztietan izan zuten beraien menpe partidua baina gure neskek ez zuten etsi. 40 minutuz borrokatu eta zenbait gauza lantzeko tartea izan genuen. Baina markagailuan ezin islatu gure lana. Alderdi teknikoak begiratuz, erasoan lan handia dugu aurretik eta hori nabaritu zen partiduan zehar baina jarrera ona eta lan egiteko gogoarekin jarraitzen badugu lortuko dugu.

Defentsari dagokionez, hobekuntza nabaria da eta egunak pasa ahala hobeto defendatzen dugu. Baina hobetzen jarraitu behar dugu.

Aurreko larunbatean gure ligan lehen garaipena lortu genuen eta poz handia izan zen denentzat. Baina denboraldi hasieran entrenatzaileok azpimarratu genuen moduan. “Prozesua bai, emaitza ez” hori da guretzat garrantzitsua.

Lanean jarraitzeko garaia da neskak, emaitzak jada iristen hasi dira eta gehiago iritsiko dira! Eman egurra!!! 1,2,3… TAKE!!!

menu
menu