Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INAUTERIETARA SENSAZIO ONEKIN

SORALUCE BERGARA 51-65 TAKE ORIA ELECTRICIDAD

Bergararaino joan ziren gure kadete mutilak kalderero osteko goiza aprobetxatzeko asmoz igandean. Aurreko fasean bertan galdu eta gero, bazekiten ez zela erraza izango, baina astean zehar, lan ona egindakoak ziren eta akatsetatik ikasteko prest zeuden. Aurreko astean kontzentrazio maila baxuaz aritu ginen bezala, aste honetan seriotasuna eta interesa aipatu behar dira.

Astero-astero kondenatzen gaituen laurden pattal bat izaten badugu ere, aste honetan lehenengoz, hasieratik amaierara partiduan sartuta egon ginen. Oso partidu serioa jokatu genuen. 3 laurden irabazi eta beste batean berdinketa lortu baikenuen. Jokalari guztiek saskiratzea lortu eta ez zen inongo erlaxaziorik ikusi 67 falta egon ziren partidu luze batean. 39 falta egin genituen, edo ez, baina gure defentsan gosea eta agresibitatea ikusten ziren.

Hala ere dena ez zen ona izan, jaurtiketa libreen marratik %23 eskas bat lortu genuen, 22 jaurtiketa huts eginez. Lekuz kanpoko pare bat falta, defentsako 3-4 errebote eta beste despiste pare bat izan ziren egindako akats guztiak, eta aurreko astean egindakoaren arrastorik ez. ZORIONAK mutilak, defentsan eta errebotean sekulako lana, aurrera korri ondo egin eta taldekide guztiak gehitzen, inauteriak asteko modu BIKAINA! Espero dugu bueltan, berdin jarraitzea…

Orain jantzi txilabak, buzoak, mozorrotu eta disfrutatu, lagunekin egon eta parrandan ondo pasa, baino 9 egun barru lanen gea berriz, Petritegi Mundarroren kontra norgehiagoka on bat egiteko asmoz. Otsailaren 13an Usabalen 10.30tan, bitarten GORA TOLOSAKO INAUTERIAK eta 1,2,3…TAKE!!!

menu
menu