Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BURUA BESTE NONBAIT

Porrot gogorra jaso zuten kadete neskek Donostian, oso partidu eskasa burutu ostean.

Igandean Donostiara bisita egin zioten TAKE Aralar Kirolak-eko neskek Askatuak taldeari. Borrokatzeko eta partidu ona egiteko gogoz zegoen taldea astean zehar, eta hala zen igande goizean ere.

Gauzak, ordea, azkar okertu ziren. Tolosarrak ez ziren inoiz partiduan sartu eta hasieratik ikusi zen kontzentrazio falta nabaria zutela, gauza errazenak ere alderantziz eginez. Etxeko taldea, gainera, ez zen talde makala, eta talde jokoan zituzten gabeziak kalitate indibidualaz konpondu zituzten, lehen laurdenetik 20 puntuko abantaila hartuz. TAKEkoek akats asko egin zituzten paseetan, eta defentsako markaketak ohi baino bigunagoak izan ziren. Aurkarien kontraerasoak ez genituen gelditu, astean zehar hori landu arren, eta erasoan oso galduta egon zen taldea orokorrean.

2. laurdenean, pare bat eraso eta defentsa on jarraian burututa, bazirudien behingoz partidaren erritmoa hartuko zutela, baina tamalez ez zen horrela izan. Donostiarrek berriro erraz dominatu zuten jokoa eta neurketak ildo beretik jarraitu zuen epaileak amaiera adierazi zuen arte.

Harrigarria izan zen horrelako partidua jolastea, jokalariek astero ondo entrenatzeaz gain aurkari zailagoen kontra oso ondo borrokatu izan baitute. Espero dezagun igandekoa despiste hutsa izatea eta hemendik aurrera berriz ere martxa ona hartzea. Animo neskak!

1,2,3…TAKE!

menu
menu