Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DETAILE TXIKIEK INFORMAZIO HANDIA EMATEN DUTE

Larunbatean, Aralar Kirolak taldeko senior neskek eguerdiko 14:00 tan jokatutako partidaren ondoren, detaile txikiak oso esanguratsuak direla, argi geratu zen.

Larunbatean, Aralar Kirolak taldeko senior neskek eguerdiko 14:00tan jokatutako partidaren ondoren, detaile txikiak oso esanguratsuak direla argi geratu zen.

Iñauterietako atsedenaldiaren ondoren, berriz ere txapelketara itzultzeko garaia zen. Aurkaria, Hondarribiako talde beteranoa. Aurkari ezaguna dugun taldea eta beti ere lan handia eginarazten diguna. Oraingo honetan, lehen fasean Tolosara bertaratu zen taldearekin alderatuz, fitxaketa berri batekin. Fitxaketa esanguratsua zela zirudien. Baloia, gainerakoen gainetik mugitzeko aukera ematen zuen píbot sendo eta altua. Defentsako lan handia eskatzen duen horietakoa.

Partida behin eta berriz aztertuz gero, zaila egiten da partida noiz galdu zen jakitea. Geuk galdu genuen ala beraiek izan ziren, euren merituei esker irabazi zutenak asmatzea ere zaila egiten da.

Ohikoa dugun bezala, saskiraketak lortzea asko kostatu zitzaigun eta jaurtiketa libreetan ez ginen oso fin ibili, baina hala eta guztiz ere partida amaieran 48 puntu lortu genituen. Ez da oso ohikoa izaten 50 puntuko muga horren hurbil izatea, aurkari gogorren aurrean.

Kontrako saskian berriz, orokorrean defentsako lan ona egin zen, baina onartu beharra dago 67 puntu gehiegi direla gure aukerak izan nahi ditugun partida baterako. Aurkariek, goi mailan ibilitako jokalariak dituzte eta oraindik ere, gai dira defentsa on baten aurrean saskiraketa lortzeko.

Esan bezala, amaieran 48-67 ko emaitza izan zen. Beharbada, alde handiegia, baina lanean jarraitzea behartzen gaituen emaitza.

Datorren larunbatean, berriz ere gure neskek etxean jolasteko aukera izango dute, goiko postuetan borrokan dabilen Beasaingo BKL taldearen aurka. Aukerak izan nahi badituzte partida serioa egin beharrean izango dira eta detaile txikienak ere zaindu.

1, 2, 3, XUXTA!!!!!!

menu
menu