Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrota liderraren aurrean TAKE Orbelarentzat.

Iñauteri osteko partidua tolosarrentzat beti izan ohi da aldrebes xamarra, kasu honetan ere ez zen salbuespena izan.

Taldea ez dago une onean ez dago esan beharrik, baina larunbateko partiduan gauza dezente ondo egin zituen taldeak. Aurkariari aurre egin zion eta gai izan zen partida amaierara aukerekin iristeko. kontraerasoan sartu zizkiguten puntuengatik ez balitz….

Partida ez zen ondo hasi, beasaindarrak saskiari begira erraz jokatzen zuten eta tolosarrek saskia beste egunetan baino txikiagoa ikusten zuten, horrela lehen momentutik atzetik joatera baldintzatu zuen taldea. Hala ere, gai izan ziren atsedenaldira partidua paretsu eramateko.

Hirugarren laurdenean etorri zen taldeko shooter Elustondoren erakustaldia, lau hiruko sartu zituen bata bestearen atzetik eta aurkaria noraezean utzi zuen. Baina erasoan asmatutakoa atzean oparitzen zen eta horrela zaila izaten da partidu bat kontrolatzea.

Azken laurdenean erabakiko zen dena, eta garbi geratu zen taldeko gazteak ez duela lehen zuen freskotasuna. ez zen laurden ona izan eta taldeak galdu egin zuen baina sentsazio onak izan ziren orokorrean.

Bestalde esan behar partiduko azken jokaldian taldeko "killer sex-ak" eskuko hatz txikia atera zuela, espero dugu laster taldearen dinamikan izango dugula.

Hurrengo astean berriz etxean jokatuko dute galdu ezin duten partidan, Bergararen aurka hain zuzen ere.

menu
menu