Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Inauterien ondoren, maila polita.

TAKE Aralar Kirolak junior neskek, bigarren aldiz hilabete batean, garaipena lortu dute, Irungo Erroibide taldearen aurka.

Bigarren fase honetan ere Irungo Erroibide taldearekin lehiatzea egokitu zaie TAKEko junior neskei, beraz, beste behin igande goizean goiz jaiki behar izan zuten gure neskek. Onintza baja izanik, Lucia eta Maddi kadeteak laguntzera etorri ziren, Nereare-n baja ordea ordezkorik gabe geratu zen.

Bazekiten jokalariek zein partidu mota zuten aurretik, aurkaria ez da ligako talde indartsuenetariko bat, baino 40 minutuak zonan defenditzen igarotzen dituzte, eta inoiz ez da erraza kasu hauetan taldearen joko eta erritmoa aurkitzea. Nahiz eta norgehiagoka etxekoek hiruko batekin hasi, laster lortu zuten Tolosarrak beraien jokoa inposatzea. Defentsan gogor estutzen zuten, eta kontraerasoak ordena egokiarekin botatzen zituzten, gainera, beti bakarrik zegoen taldekidea aurkitzen saiatu ziren. Gauzak horrela, lehen laurdenaren amaieran 5-19ko markagailua TAKEkoen alde. Aipatzekoa, lehen 10 minutu hauetan, taldeko10 jokalarietatik 7k gutxienez saskiratze bat lortu zutela. Pozgarria benetan talde bat bezala jokatzen dutela ikustea.

Bigarren laurdena ordea etxekoek nahi duten erritmoan jokatu zen, bi taldeek mantso jokatzen zuten, eta hau ez da TAKEkoei komeni zaiena, saiatu behar du taldeak kasu hauetan aurkariarengandik ez kutsatzen. Horrela Irungoek desabantaila 10 puntutan utzi zuten atsedenaldira. Gauza ez zegoen erabakita, eta nahiz eta sentsazioak onak izan, lanean jarraitu beharra zegoen.

Hirugarren laurdena Ainhoa Lakunzak lorturiko hiruko batekin hasi zen, etortzear zegoenaren erakusgarri. Berriro ere nagusitasun argia Tolosarren aldetik. Gauza berriak saiatzeko ere balio izan zuen norgehiagokak, emaitza oso positiboekin gainera. Hau da bidea dudarik gabe, beti esaten dugun bezala, defentsan gogor aritu, eta erasoan beldurrik gabe jokatu. Zorionak neskak!

Azken laurdenaren hasieran abantaila 20 puntukoa zen eta jada norgehiagoka erabakita zegoen, azken 10 minutu hauek ez zuten istorio handirik izan, eta jokalariren batek txiri-bueltak eta guzti egiteko aprobetxatu zuen. Bukaerako emaitza 37-58 TAKE Aralar Kirolak taldearen alde.

menu
menu