Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PORROTA IÑAUTERIETATIK BUELTAN

Etxean 12-55 galdu zuen TAKE Aralar Kirolak kadeteak

Bera-Bera DBN taldea jaso zuten larunbatean neska tolosarrek, eta ez egoera hoberenean. Tamalez ohikoak diren bajetaz gain, beste 4 baja izan zituzten, gaixotasunagatik gehienak. 7 jokalarirekin egin behar zioten partiduari aurre, baina Aiora, Jasone eta Oihane infantilen laguntza izan zuten.

Iñauteriengatik astebete entrenatu gabe egotea nabaritu zen, taldeak erritmo falta nabaria izan zuelarik. Horrez gain, akats asko egin ziren, paseetan batez ere. Donostiako taldea fisikoki nagusi zen dudarik gabe eta asko presionatzeko baliatu ziren hortaz. Partiduak gidoi antzekoa izan zuen 40 minutuetan: etxekoei erasoan aukerak sortzea asko kostatu zitzaien eta kanpokoek, saskiratze erraz asko hutsegin arren, markagailuan alde handiagoa egitea lortzen zuten. Donostiarren presiotik ateratzeko ez ziren gai izan TAKEkoak eta horrek baldintzatu zuen neurri handi batean partiduaren azken emaitza. Laburbilduz, tolosarrek ez zuten eguna eduki.

Azken bi partiduetan bere benetako mailatik oso urruti egon da taldea, beraz, pilak jarri eta lan asko egiteko momentua da. Entrenatzaileok badakigu jokalariak soberan kapazak direla egoera honi buelta emateko eta saskibaloiaz gozatzeko. Entrenamendu eta partidu bakoitzean denon gogoa eta ilusioa beharko dugu horretarako.

Animo neskak, ez etsi!!

1,2,3…TAKE!

menu
menu