Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Emaitzak ez duenean partida islatzen

TAKE Arrospe 16- Oiarso 34

Aurkariak iritsi bezain laister, Take Arrospeko neskek bazekiten jokatuko zuten partida ez zela erraza izango, Super Amara Oiarsoko neskak nahiko altuak baitziren. Hala ere, honek ez zuen nesken jokatzeko gogoan eragin eta partida hasi aurretik esan zuten bezala, gogor lehiatzeko gogoa erakutsi zuten kantxan.

Erasoan nahiko lan txukuna egiten zebiltzan arren, sarrerak egiteko aukerak bilatuz eta hutsuneak okupatuz, izugarria izan zen saiakera bakoitzeko zein saskiratze gutxi lortzen zituzten.

Defentsako lanari dagokionez, burua jaitsi zuten une batzuk kenduta, eta entrenatzaileen zuzenketei jaramon egin ostean, lan ona egin zuten ( gure neskentzat arraroa baino, ohikoagoa den moduan). Aipatzekoa da aurreko norgehiagoketan baina rebote gehiago eskuratu genituela, aurkarien altuerari aurre eginez.

Baina, norgehiagoka honetatik garrantzitsuena ondorengoa dela esan daiteke: lehen aldiz lehiatzeko gogoa partidaren hasieratik bukaerara mantendu zutela.

Aurreko partidetan lehiatzeko gogoz hasi, baina ez zuten lortzen modu berean amaitzea, edo alderantziz. Beraz, pausu garrantzitsua eman zuten gure neskek! Ea hurrengoan ere partida “dena eman duzuen” sentsazioarekin amaitzen duten!

Azken emaitza 16-34koa izan zen arren, bai entrenatzaile eta baita jokalarien sentsazioak onak izan ziren. Egia esan, neskek oso jarrera ona erakutsi baitzuten. Ea hurrengoan jarrera hau mantenduta, saskiratze gehiago lortzen dituzten! Horretarako ordea, lanean jarraitu behar!

Aupa nexkak! Hobetzen goaz! 1,2,3… TAKE!!

menu
menu