Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken 5 minutuak soberan

TAKEtarren 35 minutu zoragarriren ondoren ezin izan zuten garaipena etxera eraman.

Tolosarrek betiko gogoz bidaiatu zuten Gasteizera, oraingoan Baskonia izango zuten aurrean eta horrek motibazio extra bat dakarki beti. Gure mutilak oso kontzentratuta irten ziren kantxara eta segituan erakutsi zuten ez zirela igande goiza pasatzera joan Gasteizera.

Horrela, urdinek 4tik 4 triple sartu zituzten eta partidua berain eremura eramaten hasi ziren. Gasteiztarrak partidu guztia presionatzen irten ziren baino tolosarrek lan izugarrizkoa egin zuten presio horretatik irteteko. Atsedenaldira TAKEtarrak 3 puntuko aldearekin iritsi ziren.

Bigarren zatian gauzek ildo beretik jarraitu zuten eta tolosarrek aldea handitzea lortu zuten. 5 minuturen falta 10 puntuko aldearekin iritsi ziren izugarrizko lana eta jokoa eginez, baina momentu horretan beste partidu batzuetako mamuak agertu ziren eta gure mutilak blokeatu egin ziren partidu osoan Gasteiztarrek egindako presioarekin.

Pixkanaka pixkanaka gasteiztarrak aldea murrizten hasi ziren eta TAKEtarrak baloiak galtzen. Baskoniako taldea ohituta omen zegoen horrelako partiduei buelta ematera eta partidu bukaeran nabaritu zen. Azkeneko emaitza Baskonia 77 TAKE 70.

Tolosarrak egindako 35 minuturekin gelditu behar dute horrela jolastuz gero argi dugulako partiduak irabazteaz gain ondo pasatzeko aukera izango dutela. Lan zoragarria egiten ari dira gure mutilak, lanean jarraitzera!!! 1,2,3 TAKE!!!!!

menu
menu