Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Daukazun guztia eman duzula jakitearen saria

TAKE-ko junior neskek, 59-55 galdu zuten Easo-ren aurka norgehiagoka oso borrokatu baten ostean

Bazekiten gure junior neskek igande honetakoa lehia gogorra izango zela. Ideia hori buruan, asteko bi entrenamenduak kalitate handikoak izan ziren, eta jokalarien gogoa handia, aurkezten zen erronkaren aurrean. Hori da horrelako partidu baten aurrean aurkezteko modu egokia, eta ez lehen entrenatzaileak eduki zuena… ikusteko aurpegia!

Lehen fasean Liga Vasca-rako sailkatzetik gertu ibili ziren Donostiarrak, eta laster ikusi zen zergatik. Easoko nesken fisikoa saskibaloi jokalari helduena zen, eta kalitatea soberan zuten ere. Hasieratik erakutsi zuten etxekoek, erasoan zein ondo moldatzen diren, baino defentsan ordea egiten zuten esfortzua ez zen berdina. Ondo aprobetxatu zuten egoera hau Tolosarrek, eta lehen laurdena saskiratze elkartruke bat izan zen bi taldeen artean. 18-14 Donostiarrentzat lehen 10 minutuetan.

TAKEkoek lanean gogotsu jarraitzen zuten, baino oso zaila egiten zitzaien Easoko neskak gelditzea, hauek saskiratzeak lortzen jarraitzen zuten, eta abantaila 14 puntu-arte eraman zuten. Zorionez laurdenaren azken minututan Leire Amonarrizek bi saskiratze jarraian lortu eta gero, atsedenaldira desabantaila soilik 10 puntukoa zen.

Emaitza ez zen ona, baino talde osoak egindako esfortzua bai. Agindua bigarren zatirako argia zen, lanean berdin jarraitu, eta defentsan gogortasuna puntu bat igo.

Nahiz eta Tolosarrak gogotsu kantxaratu bigarren zati honetan, Donstiarrek hiruko marratik asmatzen jarraitzen zuten, 3 hiruko laurden honen lehen 5 minutuetan! Defentsan eduki behar ez diren hutsegite batzuk eta momentu batean markagailuak 52-34koa erakusten zuen, eta gauza bukatuta zegoenaren beldurra agertu zen. Baino talde honek ez du inoiz etsitzen, eta egoerari buelta ematea lortu zuten. Hirugarren laurdenaren azken 5 minutuetan Leyre Jauregi eta Ainhoa Lakunzak 11 puntu lortu zituzten bien artean, eta kantxan zeuden jokalari guztiek izugarrizko lana burutu zuten defentsan. Laurden bukaeran 54-40 etxekoen alde.

Azken 10 minutu hauetan ikusi zen borrokarako gogoa eta sakrifizio maila, ez da askotan ikusten, eta honen aurrean jokalariak zoriontzea besterik ez da geratzen. Talde bat bezala lanean jarraituz,desabantaila 5 puntuetan uztea lortu zuten Tolosarrek minutu baten faltan. Tamalez azken bi erasoetan ez genuen asmatu, eta garaipena Easorentzat izan zen. 5 minutu gehiago, eta garailea ez zen berdina izango…

Askotan esan ohi da emaitza ez dela garrantzitsuena formazio taldeetan, eta igande honetakoa eredu garbia da. Maila handiko aurkari baten aurka, horrelako norgehiagoka burutzea ez da batere erreza. Garaipena azken minuturarte borrokatuz, eta garrantzitsuena: Erakutsitako sakrifizio maila eta talde izaera. Zorionak neskak!

Honek lanen jarraitzeko indarra besterik ez digu eman behar. Bigarren fase honetan aurkari gogorrak aurpegiratzen ari da taldea, eta saskibaloiaz gozatzea lortzen ari dira jokalariak. Astean zehar lanean jarraitzea, asteburuan hau aldatu ez dadin.

Datorren igandean goizeko 10:00etan, sailkapenean berdinduta dagoen BKL A taldeak bisitatuko du Usabal. Norgehiagoka polita datorrena! Zelaiara gerturatu nahi duten zaleak goiz etorri beharko dira, harmailetan esertzeko lekua aurkitu nahi badute!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu